1. Testigantza
Emakume batek haur txiki bat zeraman besoetan bularraren kontra estutzen zuelarik. Mutikoak ohiuka zioen: “Amatxo, hiltzera noa” eta amak, haurra bilduz, erantzun: “Ez beldurtu ume; biak hilko gara”. Amak hitz egiten amaitu eta berehala, hegazkin batek, lurretik hogei metrotara jeitsiz, metraiatu eta biak hil zituen.
(Iñaki Rezabal gudariaren testigantza)
2. Testigantza
Animalia hilak, eta animalia gorpuen zatiak, lurretik sakabanaturik zeuden giza gorpuekin nahasturik.
(Mercedes Iralaren testigantza)
3. Testigantza
Lanenan ari zirenekin batu nintzen, baina alferrik zen. Jendea entzun genezakeen, hondakinen azpian guri deika eta adiaka, eta ahal bezain gogor lan egiten genuen. Baina hondakin gehiegi zeuzkaten gainean eta suteak handiagotzen zioazen eta geroz eta gehiago hurbiltzen ari ziren. Azkenean han utzi behar izan genituen. Une hartan ia zorotu nintzen.
(Sabin Apraizen testigantza)
4. Testigantza
Emakume on batekin topo egin nuen... “nire semea, nire semea” esan besterik ez zuen egiten. Bere etxea izan zen hondakin multzo batera tiraka eraman ninduen. Zoro moduan lanean hasi nintzen; harriak eta habe astunak kentzen. Azazkalekin harramazkatu egin nuen haiek apurtu arte... hiru urte besterik izango ez zituen haurtxoaren arropa ikutzera iritsi nintzenean eskuak zikindu nituen oraindik beroa zegoen haren odolarekin. Bizigabeko gorpurtz urratu hori hartu eta bere amarengana jaso nuen.
(Joseba Elosegi gudariaren testigantza)
5. Testigantza
Zortziak inguru ziren. Ez ziren bueltatuko. Ez zen beharrezkoa. Gernika ez zen jada existitzen. Herriko erdialdera habiatu ginen geneuzkan larrialdietarako sorospen material guztiarekin jendeari ahal bezain beste laguntzeko asmoz. Baina ibiltzea ere zaila zen. Dena ziren hondakinak eta zaila zen kaleak desberdintzea. Sua nonahi zegoen eta hormak erortzen hasiak ziren. Hondamendia ikusten zen edonora begiratuta ere. Jendearen ohiuak ziren okerrena, jendea laguntza eske, laguntza haien senideak bilatzeko... laguntza haien senide edo lagunak tonaka hondakinen azpitik ateratzeko.
(Joseba Elosegi gudariaren testigantza)
6. Testigantza
Urrengo egunean herrira bueltatu nintzen. Gris eta lainotua zegoen. Suetako batzuek pizturik zirauten eta kea zerioten su foku ugari zeuden toki ezberdinetan. San Juan kaletik joan nintzen eta Felipe Bastarretxearen gorpua ikusi nuen Errenteriako zubi azpian. Ahozgora etzanda zegoen txalupa txiki baten ondoan. Zubia gurutzatu eta San Juan kaletik aurrera jarraitu nuen. Babeslekuetatik hurbil nengoela, haietatik zetozen pertsonen ohiuak entzun nitzakeen. Oraindik baziren hondakinen azpian bizirik zeuden pertsonak. Material pilaketa mordoa zegoen haietako batzuen gainean. Ezinezkoa zatekeen haiek lurpetik ateratzea. Nahiago nuke hiltzea izugarrikeria hori berriro ikustea baino.
(Francisca Arriagaren testigantza)